Tzulok irabazi du Ordiziako kuadrillen arteko 38. futbol txapelketa
Gauss taldeari 0-1 irabazi dio Tzulok, larunbatean jokatutako finalean. Kurba Team izan da hirugarren eta Rockus laugarren. Ostegunean jokatuko da saskibaloi txapelketaren finalaOrdiziako kuadrilen arteko 38. futbol txapelketaren finala jokatu zen laru...
Gauss taldeari 0-1 irabazi dio Tzulok, larunbatean jokatutako finalean. Kurba Team izan da hirugarren eta Rockus laugarren. Ostegunean jokatuko da saskibaloi txapelketaren finala
Ordiziako kuadrilen arteko 38. futbol txapelketaren finala jokatu zen larunbatean, eta Tzulo taldeak 0-1 irabazi zion Gaussi. Oso parekatuta aritu ziren partida osoan zehar eta bietako edonork zituen aukerak. Azkenean, Tzulo nagusitu zen eta beraientzat izan da aurtengo txapela.Finalaren aurretik sailkapeneko hirugarren eta laugarren postuak jokatu zituzten Rockus eta Kurba Team taldeek. Lehenengo momentutik lehia bizia izan zen. Rockus aurretik jarri zen markagailuan baina azkeneko bost minutuetan, Kurba Teamekoek partidari buelta ematea lortu zuten eta garaile izan ziren; hortaz, beraientzat izan da hirugarren postua.
Otsailean hai zen kuadrillen arteko txapelketa eta 11 taldek parte hartu dute. Urtero bi kuadrillek antolatzen dute; Kilometro 39 eta Zurra Plus izan dira aurtengoak.
Finalaren ondoren, bazkaria egin zuten Beti Alai pilotalekuan eta irabazleei trofeoak banatu zizkieten.
Saskibaloi final laurdenak
Bestalde, kuadrillen arteko 36. saskibaloi txapelketako finala ere gertu da eta egun hauetan erabakiko da zeintzuk izango diren finalera pasako diren bi taldeak. Final laurdenak atzo eta gaur jokatuko dira. A eta B multzoetan lehen bi taldeak klasifikatu dira; Mokela B eta Non Plus A multzoan, eta Ze Koino eta Zerbi B multzoan. C multzoan Rockus da sailkatu bakarra, eta D multzoan SanBer A sailkatu da, azken partiduan Embielei 36-39 irabazi ondoren. Azken bi taldeetako sailkatuak Mokela eta Arkaitza izan dira. Azken hauek azkeneko partiduan KM39-ri irabazi ondoren sailkatu dira.
Finalerdiak, bihar jokatuko dira 19:00etatik aurrera Jose Migel Barandiaran plazan eta finala, berriz, ostegunean 19:30ean.
Pilota finala bihar
Bihar jokatuko dira Ordiziako XI. esku pilota herrikoiko finalak. C ligako finala Iparragirre eta Garmendiak Arbilla eta Diazen aurka jokatuko dute 18:30etik aurrera; B ligakoa Regil eta Riverak Gari eta Zeberioren aurka 19:15ean; eta final nagusia Otegi eta Otegik Arruabarrena eta Iztuetaren kontra jokatuko dute, 20:00etan hasita.
Abel Barriolari omenaldi txiki bat ere egingo diote eta berak egingo du final nagusiko ohorezko sakea. Txapeldunei Barriolak berak jantziko die txapela.