Uztakaleren baitako ikuskizunek kaleak hartuko dituzte
Uztakaleren egitarauak kaleak hartuko ditu aste honetan. Gaur Reziklator ikuskizun pedagogiko eta musikala egingo dute Zo-Zongo taldeko kideek, 12 urte arteko haurrei modu dibertigarrian birziklatzen erakusteko. Ikuskizun parte hartzailea 19:00etan ha...
Bihar, ordu eta toki berean, Baldin Bada antzerkia egingo dute Shakti Olaizolako bi kideek: margolaritza, musika, zirkua eta abar uztartuko dituzte. Etzi, Kale Nagusian, Fresh Cool izango da Tio Teronen Semeak taldearekin. Ostiralean Trapu Zaharrak taldearen Etsita antzezlana eta azken ikus-entzunezkoa dira.