Teknologia berrien inguruko Ikasgela Ibiltaria Goierrin izango da datozen egunetan. Hiru geldialdi egingo ditu autobusak eskualdean; gaur Ormaiztegin izango da, bihar Zumarragan, eta hilaren 24an Ordizian.Kode Eskolak antolatutako egitasmoa da Eskola I...
Teknologia berrien inguruko Ikasgela Ibiltaria Goierrin izango da datozen egunetan. Hiru geldialdi egingo ditu autobusak eskualdean; gaur Ormaiztegin izango da, bihar Zumarragan, eta hilaren 23an eta 24an Ordizian.
Kode Eskolak antolatutako egitasmoa da Eskola Ibiltaria, eta besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irizar konpainiaren babesa du. Autobus ibiltari bat herriz herri ibiliko da uztailean zehar, 8 eta 16 urte arteko gaztetxoei teknologia berrien inguruko berrikuntzak aurkezten. Bideo jokoak programatzen eta webguneak sortzen ikasiko dute, besteak beste, 45 minutuko iraupena duen ikastaroan.
Gaur Ormaiztegiko San Andres kalean geldituko da autobusta, eta goizez (10:00-14:00) eta arratsaldez (16:00-20:00) egingo dituzte saioak.
Programatu ordenagailurik gabe (8-12 urte arteko haurrentzat),
Scratch ezagutu ikastaroa (8-12 urte),
Bideo jokoak sortzen (8-14),
Programazioaren nondik norakoak (12-16),
Webguneak (12-16) eta
Programazioari buruzko ikastaro aurreratua (14-16) dira eskaintzen dituzten saioak.
Bihar berriz, Zumarragako Euskadi plazan izango da Ikasgela Ibiltaria, eta datorren igandean eta astelehenean, hilak 23 eta 24, Ordizian.