Beherapen Azoka egingo dute Bareak elkarteko 35 dendak, gaur eta bihar
Zortzi dendak Gernika pasealekuko pilotalekuan jarriko dituzte postuak, eta gainerakoek kalean, denden aurreetan. Goizez eta arratsaldez egongo dira irekita. 300 euro zozkatuko dituzteBeasaingo Merkatari Elkarteak, Bareakek, Beherapen Azoka antolatu du...
Zortzi dendak Gernika pasealekuko pilotalekuan jarriko dituzte postuak, eta gainerakoek kalean, denden aurreetan. Goizez eta arratsaldez egongo dira irekita. 300 euro zozkatuko dituzte
Beasaingo Merkatari Elkarteak, Bareakek, Beherapen Azoka antolatu du gaurko eta biharko. Elkarteko 35 dendak udako denboraldiko produktuak «prezio ezin hobean» eskainiko dituztela jakinarazi du Bareakek. Goizez eta arratsaldez egongo da erosketak egiteko aukera: 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era. Aurtengo azokak badu berritasun bat: zortzi dendak Gernika pasealekuko pilotalekuan jarriko dituzte beraien postuak; gainerako 27k, berriz, ka-lean, denda aurreetan.Pilotalekuan egongo diren dendak Argi Optika, Arku, Ipotx, Kux Kux, Pergola, Trigune, Truk eta Xalo izango dira. Kalean, berriz, Alzuaran, Amets Descanso, Andreak, Anitz, Aranburu oinetakoak, Arnedoko Txokoa, Boca Boca, Cortes, Eki oinetakoak, Foto Alzuri, Fotoetxe, Hazia loradenda, Itoiz, Jauregi optika, JM Imaz, Kilimak, Mirari mertzeria, Migdala, Mujika txirrinduak, Orki, Oskarbi, Pergola, Phuket Udaberri, Vicuña Sport, Xalo, Y.S. Harriak, Yañez bitxitegia eta Zuna.
Dendak eta pilotalekua apainduta egongo dira, eta pilotalekua ere musikaz girotuko dute.
Erosketak egiten dituztenen artean 300 euro zozkatuko dituzte Bareak dendetan gastatzeko erosketa txekeetan.
Afari zozketak
Bestalde, Beasain Txartelarekin ordainduz gero afariak zozkatzeko kanpainak aurrera jarraitzen du. Tti-Tta, Plazape, Xerbera, Batzoki, Basakana, Kuluska eta Bideluzen izango dira afariak.