Gabirian udalak bere jabetzako etxe bat salmentara atera du
GABIRIA // Alkainbarren kaleko 2. zenbakian Gabiriako Udalak duen etxebizitza salgai jarri du. Adosatu erakoa da. Aurreko salmenta ahaleginek emaitzarik ez zuten eman, eta lehiaketa bidez salduko du, orain. Etxearen oinarrizko prezioa 176.196,38 euroko...
GABIRIA // Alkainbarren kaleko 2. zenbakian Gabiriako Udalak duen etxebizitza salgai jarri du. Adosatu erakoa da. Aurreko salmenta ahaleginek emaitzarik ez zuten eman, eta lehiaketa bidez salduko du, orain. Etxearen oinarrizko prezioa 176.196,38 eurokoa da, eta lehiaketan ez dituzte onartuko kopuru horretara iristen ez diren eskaintzak. Baldintza pleguetan eskatutako agiri guztiak eta eskaintzak abuztuaren 4rako aurkeztu behar dira, udaletxean.