Gazteentzako aukera zabala txosnetan eta Gaztetxean
Txosnek eta gaztetxeak ere egitarau zabala antolatu dute lehen astebururako. Bihar, ostirala, pregoia botako dute 18:00etan eta larunbaterako Gazte Eguna antolatu dute
Ordiziako txosnaguneak eta Gaztetxeak ere Santa Ana festetarako ekitaldi egitarau polita prestatu dute. Bihar, ostirala emango diete hasiera jaiei; 18:00etan pregoia botako dute txosnagunean eta ondoren bizipoteoa egingo dute, Burrunbazale txarangak alaituta. Gauean berriz, La Txula Potra, Suversa eta Kuntu taldeen kontzertua izango da txosnagunean 00:30etik aurrera. Larunbatearako Gazte Eguna ospatu dute eta suzia jaurtiko dute 13:30ean. Ondoren bazkari herrikoia egiteko bilduko dira txosnagunean. Bazkarian zehar, bersto saioa egongo da eta bazkal ondoren jokuak eta pankartak egiteko aukera egongo da. Arratsaldean, 17:00etan Goierri punk jaialdia hasiko da. 20:00etarako manifestazioa deitu dute, Kapitalismoarekin jai, antolatu hai! lelopean. Jaialdia eten egingo dute eta 21:00etan berriro ekingo diote. Disko aurkezpena Bihar iluntzean aurkeztuko dute Zesurakoek Gure garaia izenburupean kaleratu berri duten lehen diskoa. Lanean bi urte igaro eta gero, errealitate bihurtu da eta diskoa eskuetan dute. Aurkezpena Ordiziako Gaztetxean egingo dute bihar, 22:00etatik aurrera. Ordiziakoez gain, Bermeoko Gatom eta Zumarragako Agresion Verbal taldeek ere joko dute. Horrez gain, diskoa bera, kamisetak, txapelak eta bestelako materiala ere salgai egongo da.