Musika eta baratzea, uztaileko Goierrira GHiltza saioan
https://vimeo.com/226113237
Goierrira GHiltza telebista saioak estreinatu du uztaileko atala, abuztuko oporren aurreko azkena. Uda giroko saio honetan, Barreros anai musikariak eta Patxi Arizmendi nekazari aramarra izango dira protagonistak, ohi bezala, Nagore Arozenak gidatuta.
Batetik, Ariane Vierbücher kazetaria Igor eta Jon Barreros anaiekin izan da Oiangun. Biak musikariak dira, nahiz eta oso estilo ezberdinak jorratzen dituzten; Igorrek Rap musika egiten du Zesura taldean; Jonek berriz blues musika jorratzen du, Starblues taldearekin.
Bestetik, Tere Madinabeitia Aramako Iturriotz baserrian izan da, Patxi Arizmendi nekazariarekin. Ordizia, Beasain eta Zumarragako azoketan izaten da astero, eta eskualdeko hainbat jatetxeri ere saltzen dizkie produktuak. Baratzeko lanaz arituko da, azoketara joateko nola prestatzen den azaltzen duen bitartean.