Etzi, Astigarretako San Gregorio ermitan erromeria egingo dute
Igandean, 11:30ean hasita, Astigarretako San Gregorio ermitako erromeria egingo da auzotarrek antolatuta. Beasaingo Udalak kultur usadio zaharrak indartzeko konpromisoari helduta, iaz berreskuratu zuten hamarkadetan galduta egon zen usadio zaharra. H...
Txalapartariek emango diete egunari hasiera. 12:00etan meza egingo dute ermitan eta ondoren, salda eta pintxoak eskainiko dizkiete auzotarrek, bertaratzen direnei. Tarte horretan, Eskisabel anaiek txalaparta saioa eskainiko dute. Jarraian, Laja eta Larrañaga trikitilariak izango dira protagonista. 14:00etan, bazkaria egingo dute, bakoitzak berak eramandako otorduarekin. Bazkalondoren, trikitilariekin erromeria hasiko da, 19:00ak arte.
Ibilgailu zerbitzua
San Gregorio ermitara Mandubia gaineko aparkalekutik doan bidetik joaten da oinez. Dena den, iaz bezala, ibiltzeko zailtasunak dituztenentzat, udalak ibilgailu zerbitzua jarriko du, 11:00etan, Mandubia gaineko aparkalekutik.