Igandean, 11:30ean hasita, Astigarretako San Gregorio ermitako erromeria egingo da auzotarrek antolatuta. Beasaingo Udalak kultur usadio zaharrak indartzeko konpromisoari helduta, iaz berreskuratu zuten hamarkadetan galduta egon zen usadio zaharra. H...
Astigarretako San Gregorio ermitaren kanpoaldea iaz, berritu ondoren // Argazkia: Xabi Eskisabel
Igandean, 11:30ean hasita, Astigarretako San Gregorio ermitako erromeria egingo da auzotarrek antolatuta. Beasaingo Udalak kultur usadio zaharrak indartzeko konpromisoari helduta, iaz berreskuratu zuten hamarkadetan galduta egon zen usadio zaharra. Historikoki Mendekoste ondorengo bigarren egunean egiten zen erromeria, baina iaz uztailean egiten hasi ziren, ermitaren konponketa lanak ospatzeko.
Txalapartariek emango diete egunari hasiera. 12:00etan meza egingo dute ermitan eta ondoren, salda eta pintxoak eskainiko dizkiete auzotarrek, bertaratzen direnei. Tarte horretan, Eskisabel anaiek txalaparta saioa eskainiko dute. Jarraian, Laja eta Larrañaga trikitilariak izango dira protagonista. 14:00etan, bazkaria egingo dute, bakoitzak berak eramandako otorduarekin. Bazkalondoren, trikitilariekin erromeria hasiko da, 19:00ak arte.
Ibilgailu zerbitzua
San Gregorio ermitara Mandubia gaineko aparkalekutik doan bidetik joaten da oinez. Dena den, iaz bezala, ibiltzeko zailtasunak dituztenentzat, udalak ibilgailu zerbitzua jarriko du, 11:00etan, Mandubia gaineko aparkalekutik.