Gabiriako gainean mastako ikurrina aldatu dute
GABIRIA // Herriko ikurrina nagusia aldatu du Gabiriako Udalak. Baltsalekuko mastan, herenegun iluntzean jarri zuten bandera berria. Aurrekoa hondatuta zegoen, haizeak zarpaildua eta eguzki-euriek arretua. Goragailu batekin masta puntara altxatu, eta z...
GABIRIA // Herriko ikurrina nagusia aldatu du Gabiriako Udalak. Baltsalekuko mastan, herenegun iluntzean jarri zuten bandera berria. Aurrekoa hondatuta zegoen, haizeak zarpaildua eta eguzki-euriek arretua. Goragailu batekin masta puntara altxatu, eta zinegotziek kokatu zuten berria. 2013ko martxoaren 31n jarri zuten, Aberri egunarekin.