Goierrik eta Tolosaldeak turismo gida aurkeztu dute oporretarako
Udari begira gida turistiko berria aurkeztu zuten atzo Goierriko eta Tolosaldeako turismo zerbitzuek. Bi eskualdeetako produktu turistiko guztiak biltzen dituen Euskadiko bihotzaren gida berritua da; honekin batera, eta lehen aldiz bateratu den bi esku...
Aurreko gidaren «emaitza onak» ikusita, oraingoan ere esperientzia berri guztiekin gida turistiko bateratua egitea erabaki dute, itxura berrituarekin euskara-gaztelera bertsioan.
Goierriko eta Tolosaldeako eskualdeek, 46 herri guztira, turismoan batera lan egiteko hitzarmena 2008ko irailean sinatu zuten: kanpaina bateratu bat jarri zuten martxan bisitari eta turista gehiago erakartzeko helburuarekin, bi eskualdeetako errekurtsoak batu eta berriki inauguratu den Trail Estazioa bezalako produktu turistikoak sortzeko asmoarekin.
Turistak erakartze aldera
Gida turistiko berri honek bi eskualdeetako produktu turisti-koak biltzen ditu; gastronomia, kultura, hondarea, natura eta kirola uztartzen ditu batik bat. Amankomunean sortutako agendak, berriz, abuztuaren amaierara bitartean bi eskual-deetan egongo diren ekitaldi nagusiak zehazten ditu.
Goiturreko zuzendari Niko Osinaldek azaldu zuenez «helburu nagusia, bisitariarentzat interesgarrriak izan daitezkeen ekintzak biltzea izan da». Bestalde, Maite Cruzadok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendariak Eustatek aurkeztutako datuez hitzegin zuen: «Tolosaldean eta Goierrin gaua pasatzen dutenek %8,6 egin dute gora ekainean». Datu «oso positiboak» direla esan zuen, eta «aldundiak ezarrita zituen helburuekin bat» datozela ere esan zuen.
Goierrik eta Tolosaldeak turismoan «elkarlanaren eredu» izaten jarraitu nahi dute aurrerantzean ere, eta helburu nagusiena «turistak eta bisitariak erakartzea dela jakinik, produktu turistiko guztiak batera garatuz eta promozionatuz, orain arte baino turista gehiago zenbatzeko aukera» dutela pentsatzen dute, atzoko agerraldian adierazi zutenez.