Junior mailako Segurako Santikutz proba igandean jokatuko da
Aurreko urteetan maiatzeko Santikutz egunaren inguruan egin ohi izan den Segurako Santikutz proba, igandean jokatuko da. Segurako plazatik 10:30ean abiatuko dira Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatutako junior mailako 43. Santikutz probako txirrin...
Jabier Ormazabalen oroimenezkoan 88 kilometroko ibilbidea egin beharko dituzte Segurako helmugara iritsi aurretik. Hirugarren mailako Liernia hiru aldiz igo beharko dute; azkenekoa, helmugatik 3,7 kilometrora. Bigarren mailako Ergoene, berriz, helmugarako 9,5 kilometro falta direnean igoko dute.
Lehenengo txirrindulariak 12:42a aldera iristea aurreikusten dute antolatzaileek.
Mendiko kriteriuma
Larunbatean Oñatin jokatuko den 48. Arantzazuko Igoerarekin batera, Mendiko Kriteriumeko proba puntuagarria izango da Segurakoa. Sariei dagokienean, Santikutz probako lehen sailkatuaren saria, taldekako saria eta mendiko sariak egongo dira batetik, eta bestetik, Mendiko Kriteriumekoak, bi egunetako lasterketak kontuan hartuta, banatuko dira.
Irailean beste bi proba
Irailean Goierrin junior mailako beste bi proba jokatuko dira. Irailaren 2an, Beasainen, munduko txapelketa aurreko 36. Beasain proba; eta irailaren 10ean, Liernin, 36. Liernia Saria. Azken hori, Udazkeneko Kriteriumeko bigarren etapa izango da.