Kale antzerkiak eta argazkiek agurtuko dute Uztakale
LEGAZPI // Aurtengoz amaiera emango diote gaurko ekintzek Uztakale kultur egitarau oparoari. Trapu Zaharra taldeak Etsita kale antzerkia eskainiko du Legazpiko hirigunean 19:30ean. Ondoren, Ikatza argazkilari elkarteko kideen eskutik, Uztakalen emandak...
LEGAZPI // Aurtengoz amaiera emango diote gaurko ekintzek Uztakale kultur egitarau oparoari. Trapu Zaharra taldeak Etsita kale antzerkia eskainiko du Legazpiko hirigunean 19:30ean. Ondoren, Ikatza argazkilari elkarteko kideen eskutik, Uztakalen emandako hirugarren ikus-entzunezkoa eskainiko dute: Bidaiak. Emanaldia 22:30ean izango da Azokan.