Ordenagailuen biderketa
25. Euskal Encounterra egingo dute Bilboko BECen bihartik aurrera. Urretxun egin zuten lehen bilera eta bigarrena Legazpin. Urretxun 24 ordenagailu bildu zituzten; bihar BECen 5.000 ordenagailu gehiago elkartuko dituzte.Orain 25 urte ordenagailuek ez z...
25. Euskal Encounterra egingo dute Bilboko BECen bihartik aurrera. Urretxun egin zuten lehen bilera eta bigarrena Legazpin. Urretxun 24 ordenagailu bildu zituzten; bihar BECen 5.000 ordenagailu gehiago elkartuko dituzte.
Orain 25 urte ordenagailuek ez zuten gaur beste potentziarik. Edonork sakelean daraman mugikor batek garai hartako 25 ordenadorek baino potentzia gehiago dauka. Ordenagailuei lotutako komunitatea gaur baino murritzagoa zen, baina egon bazegoen. Sabino San Vicente (Urretxu, 1969) ordenagailuen inguruan zebilen pertsona horietakoa zen eta bilkura bat antolatzearen beharra ikusita, Urretxuko Ederrena frontoian egin zuten lehena; 25 ordenagailu eta 36 lagun. Orduan ez ze-goen Internetik.Bihartik eta asteartera arte Euskal Encounterra egingo dute Bilboko (Bizkaia) BECen. Encounterra Goierri garaian orain 25 urte hasitakoaren segida da, zenbakiak biderkatuta. Alegia, ordenagailuen potentzia biderkatu egin da zeharo, parte hartzaile kopurua ere bai 8.000tik gora izango dira eta ordenagailuen zenbatekoa zer esanik ez.
Sabino San Vicente Euskal Encounterraren arduradun nagusia da, bilkuraren hasieraren zergatia kontatu du: «Orain 25 urte Commodore Amiga ordenagailuak atera ziren, haiekin demoak egin ahal ziren. Grafikoak oso onak ziren eta soinua ere bai». Amiga haiekin egindako lanak disketetan grabatu eta posta arruntaz bidaltzen zizkieten elkarri; izan ere, bazegoen komunitate bat. Fanzine digital bat sortu zuten eta halako batean jendea fisikoki elkartzeko beharra sumatu zuten.
Euskal Herritik eta Espainiako estatutik iritsi ziren Urretxura lehenengo parte hartzaileak; lehen urtean 36 parte hartzaile eta bigarrenean, Legazpin, 200 izan ziren.
«Ekimena zabalduz joan da urtetik urtera, baina mamia ez da aldatu», dio San Vicentek. Teknologia berriak gogoko dituztenak biltzen dira eta ezagutza elkarbanatzen dute, «batzuek erakutsi eta beste batzuek ikasi, topaketan ezagutzak osatu egiten dira», azaldu du urretxuarrak.
Garai batean murritza ziren potentzia eta arloa bera. Egun erabat zabaldu, eta eguneroko bizitzaren parte bilakatu dira teknologia berriak, «guztion bizitzatan txertatu dira, lehen informatika kontuak ez ziren hain ohikoak». Euskal Encounte- rrean aniztasuna izango da nagusi, «jolastera, programatzera, diseinatzera, software askearen plataformak, 3Dko garapena… Denetarik landuko da Bilbon».
San Vicentek, 25. urteurrenaren harira, Legazpiko Udalari esker ona agertu dio hastapenetan emandako laguntzagatik eta oroigarria eman dio Koldobike Olabide alkateari. Euskal Encounterra biderkatzean Goierri garaiatik Tolosara egin zuen salto eta handik Bilbora.