Julen Dorronsoro garaile Santa Ana jaietako 44. Txapel Gorri Txirrindularitza Proban
Txapel Gorri Txirrindularitza probarekin hasi dute gaur, Ordiziako Santa Ana jaietako haurren eguna eta Limousin Kartoiak taldeko, Julen Dorronsoro izan da azkarrena helmugan. Azken metroetan, sprintean erabaki da garaipena. Dorronsororen atzetik, Goifiber Godoy taldeko Xabier Isasa iritsi da. Hirugarren sailkatua, Atracciones Sanz taldeko Mikel Orbea izan da.
Gaurkoa, 44. edizioa izan da eta kadete mailako 70 bat txirrindularik parte hartu dute. Ordiziako Gudarien Etorbidean hasi eta bukatu da proba eta 60,5 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute. Alegi, Amezketa, Abaltzisketa, Larraitz eta Zaldibi igaro dituzte berriro ere Ordiziara, helmugara abiatu aurretik.