Ordiziako Klasika iruditan
Bizia, lehiatua eta ezustekoz betea izan da aurtengo Ordiziako Klasika. Ihesaldi ugari izan dira, tartean faboritoetako bat zen Simon Gerrans australiarrarena. Metro gutxiren faltan harrapatu dute ordea, eta sprintean erabaki da lasterketa; Lokosphinx taldeko Sergai Shilov izan da azkarrena.
Lehen euskalduna helmugan, Caja Rural taldeko Jonathan Lastra izan da, 7. postuan. Goierritarrei dagokionean, Alex Aranburu 14. postuan, Gorka Izagirre 15.ean, Gari Bravo 31.enean eta Pello Olaberria 68. postuan sartu dira.
Taldekako saria Lokosphinx talde errusiarrak jaso du. Mendiko saria Bernardo Suazak (Manzanas Postobon), tarteko helmugena Albert Torresek (Inteja Dominican) eta sprint bereziena Jonathan Lastrak (Caja Rural). Lehiakortasunaren sariaz gain, Ampo saria ere eman diote Adam Yatesi, Abaltzisketako igoeran bere anaiak jarritako marka ondu baitu, 5.52ko denbora eginda.
Goizean goizetik giro bikaina izan da Ordiziako Klasikaren irteeran, zale eta parranda zale ugari bildu baitira. Goiz osoan ere jarraitzaile asko bildu dira errepide bazterretan, batez ere Abaltzisketako gainean eta Ordiziako herrigunean.
SAILKAPENA: 1.-Sergei Shilov (Lokosphinx) 2.-Benjamin Prades (Team Ukyo) 3.-Dimitri Strakhov (Lokosphinx) SARIAK: · Mendiko saria. Bernardo Suaza (Manzanas Postobon) · Tarteko helmugak. Albert Torres (Inteja Dominican) · Sprint bereziak. Jonathan Lastra (Caja Rural) · Lehen euskalduna. Jonathan Lastra (Caja Rural) · Lehen atzerritarra. Sergei Shilov (Lokosphinx) · 23 urtez azpiko lehena. Dimitri Strakhov (Lokosphinx) · Leihakortasunaren saria. Adam Yates (Orica-Scott) · Ihesaldiri luzeena. Magnus Nielsen (Orica-Scott) · Dotorezia saria. John Anderson Rodriguez (Delko Marselle) · Sinpatia saria. Michimasa Nakai (Team Ukyo) · Ampo saria. Adam Yates (Orica-Scott) · Taldekako saria. Lokosphinx