Beasaingo Irriargi elkarteak bosgarrenez antolatu du amagandiko edoskitzearen inguruko argazki lehiaketa. Parte hartzeko epea irailaren 11ra arte egongo da zabalik, eta 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte bertan.Irriargi elkartea amagandiko ed...
Beasaingo Irriargi elkarteak bosgarrenez antolatu du amagandiko edoskitzearen inguruko argazki lehiaketa. Parte hartzeko epea irailaren 11ra arte egongo da zabalik, eta 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte bertan.
Irriargi elkartea amagandiko edoskitzea eta haien seme-alaben errespetuzko heziera babesten duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Lehiaketa honek amagandiko edoskitzea bultzatzea du helburu, baita emakumeek zein beren seme-alabek, oraindik orain, bizi dituzten mitoak eta aurreiritziak desterratzea ere.
Sari banaketa urriaren 7an
Lehiaketa honetan aurkeztu beharreko lanak amagandiko edoskitzearekin zerikusia duten argazki argitaratu gabeak izan behar dute. Argazkiak e-mail bidez,
lehiaketak@irriargi.com helbide elektronikoan edo Facebook bidez,
Irriargi Elkartea Goierri aipatuta argazkia partekatuz, aurkeztu daitezke. Argazkiak e-mailez bidaltzen badira, jpg formatuan aurkeztu behar dira. Bertan, parte hartzailearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ere adierazi beharko dira.
Sari banaketa urriaren 7an egingo da, mundu mailako amagandiko edoskitzearen astearen barruan. Ekitaldia Igartzako burdinolan egingo da.