Karpetsen lekukoa hartu du
Sergei Shilov (Lokosphinx) errusiarrak irabazi du Ordiziako 94. Klasika, esprintean. Gari Bravo eguneko ihesaldian izan da. Adam Yates helmugatik hogei metrora harrapatu duteVladimir Karpets errusiarrak irabazi zuen Ordiziako 85. Klasika, eta hamar urt...
Sergei Shilov (Lokosphinx) errusiarrak irabazi du Ordiziako 94. Klasika, esprintean. Gari Bravo eguneko ihesaldian izan da. Adam Yates helmugatik hogei metrora harrapatu dute
Vladimir Karpets errusiarrak irabazi zuen Ordiziako 85. Klasika, eta hamar urte beranduago bere herkide batek, Sergei Shilovek (Lokosphinx), jantzi du txapel gorria Ordizian, hamahiru laguneko tropeltxo batean azkarrena izanda esprintean. Bigarrena Benjamin Prades (Team Ukyo) kataluniarra izan da, eta hirugarrena beste errusiar bat, Dimitri Strakhov (Lokosphinx). Shilovek bigarren garaipena du hamar egunen buruan, uztailaren 16an Matteotti Trofeoan nagusitu baitzen, Italian.Jonathan Lastra (Caja Rural) bizkaitarra izan da lehen euskalduna 7. postuan, eta lehen goierritarra Alex Aranburu (Caja Rural) ezkiotarra 14. sailkatu da, 3 segundora. Beste hiru goierritarrek ere amaitu dute Klasika: Gorka Izagirre ormaiztegiarra (Movistar) 15.a izan da 9 segundora; Garikoitz Bravo lazkaotarra (Euskadi Basque Country-Murias) 31. sailkatu da minutu eta 21 segundora, eta Pello Olaberria mutiloarra (Euskadi Basque Country-Murias) 68.a 11 minutu 58 segundora.
Bravo eguneko ihesaldian
Ohi den moduan, gaupasa eginda zebiltzan gazteen oihu eta barre algaren artean pasa zuten sinadura kontrola Joxemiel Barandiaran plazan txirrindulariek hesiarekin ere susto txiki bat izan zen selfie bat ateratzerakoan, eta 10:00ak puntuan zirela abiatu ziren 119 txirrindulari Gudarien Etorbidetik. Aurrez, minutu bateko ixilunea gorde zuten Jose Ramon Etxezarreta zenaren eta Ordiziako Klasikan lanean aritu diren hildako guztien omenez. Etxezarretaren senideek moztu zuten zinta, eta agurra eta lore sorta bat eskaini zieten antolatzaileek.
Abiatu eta berehala sortu zen 23 txirrindulariz osatutako ihesaldia. Tartean lau euskaldun, Muriaseko Garikoitz Bravo eta Julen Irizar, eta Caja Ruraleko Jon Irisarri eta Jonathan Lastra, eta Manzanas Postoboneko eta Orica-Scotteko txirrindulari mordoxka Simon Gerrans, besteak beste. Abaltzisketako lau igoeretan ihes eginda pasa ziren 23 txirrindulariak (lehen hiruetan 2-3 minutuko aldeekin, laugarrenean minutu t’erdirekin), eta Ordiziako azkenaurreko pasaerarako segundu eskas batzuk zituzten tropel nagusiarekiko.
Adam Yatesen erasoa
Ihesaldian zebiltzanetik bik aurrera egin dute, baina Movistar taldean lanean ari zen, bai baitzekien Altzoko eta Abaltzisketako azken igoerak erabakigarriak izango zirela. Eta hala izanda aurten ere, nahiz eta azken emaitzarako baliagarria ez izan. Iaz Simon Yates-ek egin bezala, aurten Adam anaia bikiak jo zuen erasoa Abaltzisketan gora igoerako errekorra jarri du, 5 minutu eta 52 segundo, eta tarte polita atera zien gainontzeko faboritoei.
Zaldibian 20 segundoko aldearekin pasa zen britainiarra, eta bazirudien tarte hori nahikoa izango zuela Ordiziako helmugara iristeko, baina ez zen hala izan. Atzetik 14 laguneko tropeltxoa zuen segika Alex Aranburu eta Gorka Izagirre tartean, eta helmugarako 20 metro eskasen faltan harrapatu zuten Yates -9. bukatu zuen. Esprintean Sergei Shilov 29 urteko errusiarrak altxatu zituen besoak.