Triki bertso poteoa izango da gaur, Maizpidek antolatuta
LAZKAO // Maizpide barnetegiak uda sasoirako antolatu duen 43. Udako Kultur Ekintzak egitarauaren barruan, triki bertso poteoa izango da gaur arratsaldean Lazkaoko tabernetan, 18:00etan hasita. Aratz Igartzabal eta Gorka Maiz arituko dira bertsotan eta...
LAZKAO // Maizpide barnetegiak uda sasoirako antolatu duen 43. Udako Kultur Ekintzak egitarauaren barruan, triki bertso poteoa izango da gaur arratsaldean Lazkaoko tabernetan, 18:00etan hasita. Aratz Igartzabal eta Gorka Maiz arituko dira bertsotan eta Iñaki Rezusta eta Jon Sagarna trikitiarekin musika jartzen. Ekitaldian parte hartu nahi duen oro dago gonbidatuta.