Santa Ana, ordiziarren zaindaria
Parrokian ospatu den mezaren ondoren, prozesioan atera dute Santa Anaren irudia. Udal agintariek, ohiko soka dantza egin dute, Garate maisuaren gidaritzapean.Ordiziako Santa Ana jaien barruan, zaindariaren eguna ospatu zuten atzo, tradiziozko ekitaldie...
Parrokian ospatu den mezaren ondoren, prozesioan atera dute Santa Anaren irudia. Udal agintariek, ohiko soka dantza egin dute, Garate maisuaren gidaritzapean.
Ordiziako Santa Ana jaien barruan, zaindariaren eguna ospatu zuten atzo, tradiziozko ekitaldiekin. Goizean meza ospatu zuten, abesbatzak lagunduta; ondoren, santuaren irudia hartuta, ohiko prozesioa egin zuten herrigunean barrena, Irungo Musika Bandak lagunduta.Jarraian, Plaza Nagusian, udal agintarien soka-dantzak deitu zuen herritarren atentzioa. Bostehun urtetik gora dituen tradizioari jarraituz 1509. urtetik egiten da, alkateak eta udal ordezkariek dantza egin zuten herritarren aurrean. Jose Mari Garate dantza maisuak gidatuta, hilabete eman dute dantza horiek prestatzen.