Altsasuko gazteentzako zigor eskaerak neurrigabetzat jo ditu udalbatzak
Alderdi guztiek adostutako mozio baten bidez Espainiako fiskaltzak egindako zigor eskaerarekin kritikoak agertu dira. Soldatak %1 igotzeari onespena eman dioteLegazpiko uztaileko osoko bilkurari minutu bateko isilunearekin eman zioten hasiera herenegun...
Alderdi guztiek adostutako mozio baten bidez Espainiako fiskaltzak egindako zigor eskaerarekin kritikoak agertu dira. Soldatak %1 igotzeari onespena eman diote
Legazpiko uztaileko osoko bilkurari minutu bateko isilunearekin eman zioten hasiera herenegun iluntzean. Martin Arizti zinegotzi ohiaren 1983-1987 urte tartean zinegotzi lanak bete zituen heriotza dela eta, Arizti gogora ekarri nahi izan zuten udalbatzarrean. Jarraian, udal teknikarien nahiz udal gobernuko bi kideen soldata igoera onartu zuten; %1ekoa. Edonola ere, osoko bilkurak emandako gai nabarmenena mozio batek sortu zuen. Hain zuzen, alderdi guztiak ados jarri baitira Altsasuko gazteentzat Espainiako fiskaltzak eskatzen duen zigorra neurrigabea dela esaterakoan eta mozio batean islatu zuten adostasun hori.Alderdi denek ekarpenak egin dizkiote mozioari. Aurretik EH Bilduk aurkeztutako mozio baten haritik sortu da adostutako mozio alternatiboa. Mozioak Altsasun gertatutakoa kondenatzen du, aldi berean justiziari neurriz jokatzea eskatzen dio. Irabaziko Alberto Bezunarteak alderdiek egindako lanari aitortza egin zion, batez ere, EH Bilduk eta PSE-EEk egindakoa. Oscar Valbuena sozialistak justizia egungo errealitatera egokitzea eskatu zuen. Sagrario Etxabe pozik agertu zen alderdi guztiek bat egin dutelako, «bakoitzak bere esperientziatik Altsasuko gertakarien irakurketa bat egingo du, baina hemen egin duguna eredugarria izan daiteke beste udaletxe batzuetarako».