Altsasuko gazteentzako zigor eskaerak neurrigabetzat jo ditu udalbatzak

Alderdi guztiek adostutako mozio baten bidez Espainiako fiskaltzak egindako zigor eskaerarekin kritikoak agertu dira. Soldatak %1 igotzeari onespena eman diote
Legazpiko_osoko_bilkura

Osoko bilkuran minutuko isilunea egin zuten Martin Arizti zinegotzi ohiaren omenez.

Legazpiko uztaileko osoko bilkurari minutu bateko isilunearekin eman zioten hasiera herenegun iluntzean. Martin Arizti zinegotzi ohiaren 1983-1987 urte tartean zinegotzi lanak bete zituen heriotza dela eta, Arizti gogora ekarri nahi izan zuten udalbatzarrean. Jarraian, udal teknikarien nahiz udal gobernuko bi kideen soldata igoera onartu zuten; %1ekoa. Edonola ere, osoko bilkurak emandako gai nabarmenena mozio batek sortu zuen. Hain zuzen, alderdi guztiak ados jarri baitira Altsasuko gazteentzat Espainiako fiskaltzak eskatzen duen zigorra neurrigabea dela esaterakoan eta mozio batean islatu zuten adostasun hori.

Alderdi denek ekarpenak egin dizkiote mozioari. Aurretik EH Bilduk aurkeztutako mozio baten haritik sortu da adostutako mozio alternatiboa. Mozioak Altsasun gertatutakoa kondenatzen du, aldi berean justiziari neurriz jokatzea eskatzen dio. Irabaziko Alberto Bezunarteak alderdiek egindako lanari aitortza egin zion, batez ere, EH Bilduk eta PSE-EEk egindakoa. Oscar Valbuena sozialistak justizia egungo errealitatera egokitzea eskatu zuen. Sagrario Etxabe pozik agertu zen alderdi guztiek bat egin dutelako, «bakoitzak bere esperientziatik Altsasuko gertakarien irakurketa bat egingo du, baina hemen egin duguna eredugarria izan daiteke beste udaletxe batzuetarako».

Sagrario Etxabe EH Bilduko zinegotziaren azken osoko bilkura

Sagrario_EtxabeSagrario Etxabek zinegotzi kargua utzi zuen herenegungo osoko bilkuran. EH Bilduko zinegotzi ohiak sei urtetik gora egin ditu udalbatzako kide gisa; lau udal gobernuan eta azken agintaldia hasi zenetik oposizioan.

Etxabek bere ogibidea hezkuntzaren arloan dagoela azaldu zuen eta ardura profesional berriak hartuko dituela-eta, «biak uztartzea ezinezkoa egingo zait». Udaleko jardunari buruz ere aritu zen, «hemen sartu arte ez nekien zer zen eta, une gogorrak egon badira ere, merezi duela esan nahi diet legazpiarrei». Udalbatzako kideek euren esker ona agertu zioten.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend