Argazki lehiaketa
OINARRIAKLehiaketa. GOIERRIKO HITZAk eta Fotoetxek antolatutako Udako 12. Argazki Lehiaketa. Epeak. Gaurtik irailaren 30era bitartean bidal daitezke argazkiak goierri@hitza.eus helbidera, datu guztiak jarrita: izen-abizenak, telefonoa, helbidea, herria...
Lehiaketa. GOIERRIKO HITZAk eta Fotoetxek antolatutako Udako 12. Argazki Lehiaketa.
Epeak. Gaurtik irailaren 30era bitartean bidal daitezke argazkiak goierri@hitza.eus helbidera, datu guztiak jarrita: izen-abizenak, telefonoa, helbidea, herria eta harpidedun kodea (harpidedunen kasuan).
Parte-hartzea. Irekia izango da parte hartu nahi duten guztientzat. Harpideek, ordea, sari berezietarako aukera izango dute.
SARIAK
Argazkirik onena. Fotoetxe dendak eskainita, 60×100 argazki handitua Kappa euskarrian.
Argazkirik originalena. Fotoetxek eskainita, 60x90eko argazki handitua Lienzo euskarrian.
Harpideen 1. Saria. Nekaturrek eskainitako Nekabonu Orlegia (86 nekazalturismoren artean egonaldi bat aukeratzeko).
Harpideen 2. Saria. Argindegi jatetxeak eskainita, bi lagunentzako menu berezia.
Bozketa. Internet bidez boto gehien jasotzen dituztenentzat 6 argazki handitze (24×30), Fo- toetxek eskainita.