Aurtzaka taldeak parte hartuko du Bulgariako dantza jaialdi batean
Abuztuaren 1etik 5era bitartean, Bulgariako Plovdiveko 23. Nazioarteko dantza jaialdian parte hartuko du Aurtzaka dantza taldeak. Armenia, Georgia, Serbia-Kosovo, Montenegro, Txile, Bulgaria, Brazil eta Jordaniako dantzariekin batera ariko dira beasain...
Abuztuaren 1etik 5era bitartean, Bulgariako Plovdiveko 23. Nazioarteko dantza jaialdian parte hartuko du Aurtzaka dantza taldeak. Armenia, Georgia, Serbia-Kosovo, Montenegro, Txile, Bulgaria, Brazil eta Jordaniako dantzariekin batera ariko dira beasaindarrak. 33 dantzarik eta musikarik osatuko dute taldea. Goierriko hainbat dantzez gain (Igartza, Brokelak, Soka-dantza eta Erromeria), Luzaideko bolantak eta polkak, eta Zuberoako Maskaradak eskainiko dituzte.