Igartza jauregiko teilatuko estalkia berrituko dute abuztuan
Eguraldiak laguntzen badu, abuztuaren 7tik 11ra bitartean egingo dituzte Igartzako jauregiko teilatuko estalkia berritzeko lanak. Beasaingo Udalaren esanetan, «estalkiaren egoera ez da egokia eta ur filtrazioak gertatzen zirenez berritu egingo da irag...
Estalki berezia da Igartza jauregikoa: «Puzgarri erraldoi bat da eta euri urak hertzeetara bideratzen ditu. Eginkizun hori egoki burutzeko, estalkiaren presioa eta zigilatua baldintza onean egon behar dute». Horrekin batera, xafla edo orri berezi bat ezarriko zaio estalkiari, patiora sartzen den argiaren intentsitatea murrizteko. Lanak 9.000 euroko (gehi BEZ-a) aurrekontua du eta Madrilgo Bat (Buró Arquitectura Textil) enpresak egingo ditu.