Amaia Erbina ordiziarra munduko errugbi txapelketan izango da bihartik aurrera
Amaia Erbina ordiziarra Emakumezkoen Munduko Errugbi Txapelketan izango da, Espainiako selekzioarekin. Bihar hasiko da txapelketa, Irlandan. Lehenengo partida bihar bertan jokatuko dute, Ingalaterraren aurka, 15:00etan. Igandean Estatu Batuen aurka ariko dira, eta datorren ostegunean Italiaren kontra.
Erbinak, besteak beste, iazko olinpiar jokoetan parte hartu zuen.