Ondarreko indusketa lanak ezagutu dituzte Joxean Mujikaren eskutik
Igandean irteera egin zuten Lizarrustiko parketxetik abiatuta. Oinez joan ziren Aralarko Ondarren harantxora, eta Joxean Mujika arkeologaren eskutik, azken urteotan egin dituzten indusketa lanak bertatik bertara ikusi ahal izan zituzten. Hamabost lagun inguruk parte hartu zuten ibiladian.
“Bazirudien denboraren makinan barneratu ginela, izan ere, kronologikoki, eraikuntza megalitiko desberdinetan zehar egin genuen aurrera: monolitoak, trikuharriak, zistak, harrespilak…”, adierazi du Ainhoa Diez de Salazar Barandiaran museoko langileak. “Bidaia interesgarria izan zen oso, ohartu baikinen zer nolako altxorrak gordetzen dituen Aralarko lurrazpiak.