Inaziotar bidea zaldiz egiteko aukera larunbatean Legazpin

Inaziotar bidea ezagutzera emateko egindako mendi irteera / Urola Garaia Turismoa

Inaziotar bidea ezagutzera emateko egindako mendi irteera / Urola Garaia Turismoa

Inaziotar bidearen zati bat zaldiz egiteko aukera izango da larunbat honetan, Legazpiko Ormazarreta zalditegitik abiatuta. Bi orduko ibilaldia antolatu dute. Gutxienez hamar urte izan behar dira parte hartu ahal izateko, eta adin txikikoek heldu batek lagunduta joan beharko dute. Aurrez izena eman behar da, 943 72 20 42 telefonora deituta. 12:00etan hasiko da ibilaldia.

Inaziotar bidea San Inaziok 1522 Loiolatik Manresara egin zuen bidea da, eta lehenengo etapa Zumarragan bukatzen da. Bigarren etapa, berriz, Zumarragan hasi eta Arantzazun (Oñati) amaitzen da, Legazpitik barrena pasaz. Hain zuzen ere, bigarren etapa horren zati bat egingo dute larunbateko irteeran.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend