Segura eta Aizkorri Aratz gomendatu dizkie turistei The Guardian egunkariak
Joan den astean Espainiar estatuko eta Euskal Herriko iparraldeko interesguneei buruzko artikulua argitaratu zuen, eta bertan aipatzen zituen Segura eta Aizkorri Aratz.
Seguraren ikuspegi orokorra, airetik.
The Guardian egunkari ingelesak
The best of northern Spain: readers’ travel tips (Espainiako iparraldeko onena: irakurleen bidaiatzeko gomendioak) artikulua argitarau zuen joan den astean. Bertan, Espainiar estatuko eta Euskal Herriko iparraldeko hainbat herri, museo zein naturgune gomendatzen dizkie turistei. Tartean, Segura eta Aizkorri Aratz parkea aipatzen ditu.
Segurari buruz, Erdi Aroko herri harresitua dela aipatzen du, eta bertatik Santiago bidea pasatzen dela. Imaz hotela ere aipatzen du testuan, baita gastronomia ere: sagardoa, gazta…
Bestetik, San Adriango koba eta Aizkorri Aratz parkea gomendatzen dizkie irakurleei, oinez ibilaldia egiteko. Bertatik ikus daitezkeen bistak eta ahuntzen zintzarrien hotsa nabarmentzen ditu.