Almitza elkartekoak Europako Sega Txapelketan
Almitza Sega Elkartekoak?Suitzan izan dira abuztuan,?Europako?Segalari Txapelketan parte hartzen. Euskal ordezkariek lan bikaina egin zuten, eta taldekako sailkapenean, 3. postuan gelditu ziren. Horri, gizonezkoetan Jexuxmari Goenagak egindako lorpena gehitu behar zaio; gizonezkoen sailkapeneko bigarren postuan gelditu zen errezildarra. Irabazleak baino 13 segundo gehiago behar izan zituen lanak bukatzeko.
Goierriko bi ordezkari joan dira taldean, Migel Mari Jauregi Altzo eta Maide Garmendia zaldibiarrak. Altzok 19. postuan bukatu zuen, 100 metroko koadroko saila 3.25:99ko denboran ebakita. Garmendiak berriz, 27. egin zuen emakumezkoetan, 35 metroko saila 2.40:43an ebaki eta gero.
Lehiaz harago, herri kirolak eta euskal kultura zabaltzeko ere erabiltzen dituzte bidaiak Almitza elkartekoek. 50 laguneko taldea abiatu zen Zaldibiatik, eta kultur jaialdian ere parte hartu zuten.