Beasaingo Garagardo Festa iragartzeko bideoa
Beasainen euskal preso eta iheslarien aldeko Garagardo Festa egingo dute, irailaren 21etik 23ra. Azken urteetan bezala, Loinazko San Martin plaza azpian bilduko dira, eta garagardo aukera zabalaz gain, afariak ere emango dituzte. Feria iragartzeko, bideo hau zabaldu dute antolatzaileek.