Alain Santamaria eta Zuriñe Frutos izan dira garaile Igartza mendi duatloian
Errelebokako atalean Ander Biguri eta Oihana Arratibel izan dira azkarrenak eta taldeka Beasaingo Trigoikoak. Hilaren 30an Arriarango proba jokatuko da; izena emateko epea zabalik da jadaEguraldia lagun, giro onean jokatu zen larunbatean V. Igartza Men...
Errelebokako atalean Ander Biguri eta Oihana Arratibel izan dira azkarrenak eta taldeka Beasaingo Trigoikoak. Hilaren 30an Arriarango proba jokatuko da; izena emateko epea zabalik da jada
Eguraldia lagun, giro onean jokatu zen larunbatean V. Igartza Mendi Duatloia. 75 lagunek hartu zuten parte; 61 kirolarik bakarka eta hamalauk bikoteka. Hiru sektoretan banatuta, korrika 8,56 kilometro eta bizikletan 13,36 kilometro egin behar izan zituzten kirolariek Igartza au-zoan osatutako ibilbidean. Azkenean, helmugan azkarrena, Alain Santamaria izan zen. Iñaki Isasi 26 segundora iritsi zen eta Eneko Gurrutxaga minutu eta 43 segundora. Emakumezkoei dagokienean, bakarkakoan, Zuriñe Frutosek bakarrik hartu zuen parte.Erreleboka edo bikoteka parte hartzeko aukera izan da aurten. Zazpi bikotek hartu dute parte eta bikoterik azkarrena, Ordiziako Ander Bigurik eta Oihana Arratibelek osatutako bikotea izan da, Enaitz Roteta eta Saioa Altuberen aurretik. Taldekako sailkapena, azkenik, Beasaingo Trigoik irabazi du, Zegamaren aurretik.
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituko lehenengo proba puntuagarria izan da Igartzakoa eta Beasaingo irabazleak dira zirkuituko lehenengo liderrak. Bigarren proba, Ibarran (Gipuzkoa) jokatuko da larunbatean.
Irailaren 30ean Arriaranen
Hirugarren proba puntuagarria berriz ere Beasainen jokatuko da, Arriaranen. 6,5 kilometro korrika, 15 km bizikletan eta 2,17 kilometro berriz ere lasterka egin beharko dituzte kirolariek Arriaranen barrena, 16:00etan hasita. Izena eman daiteke dagoeneko www.kirolprobak.com webgunean. Aurretik haurrentzako probak jokatuko dira.