Goierriko bost gaztagile daude hamalau finalisten artean
Azken horrek irabazi zuen joan den igandean Legazpin Gipuzkoako Gazta Txapelketa.
Gainontzeko 9 gaztandegiak hauek dira: Ipiñaburu (Zeanuri, Bizkaia), Unai Lekuona (Araia, Araba), Jose Luis Odriozola (Aia, Gipuzkoa), Azkarra (Galarreta, Araba), Audikana anaiak (Iruraiz-Gauna, Araba), Patxi Otaegi (Beizama, Gipuzkoa), Arantxa Garaiburu (Amezketa, Gipuzkoa), SAT Olano (Egino, Araba) eta Mausitxa (Elgoibar, Gipuzkoa).
Ordiziako 44. Gazta Txapelketako epaileek aukeratu dituzte dagoeneko hamalau gazta finalistak. 45 aurkeztu dira lehiaketara. Tartean, bost gaztandegi goierritar daude: Baztarrika (Gabiria), Eneko Goiburu (Segura), Garoa (Zerain), Arantza Segurola (Legazpi) eta Aitor Mantxola (Legazpi).