Etzi hasiko dira jaiak Legazpiko erdigunean. Herriko konpartsarekin batera beste lau iritsiko dira kanpotik. Talde askoren ekarpenak hartzen dituzte erdiguneko jaiek
Iraileko jaiak kuttunak dira legazpiar askorentzat. Agorreko Santikutzek eztanda egingo dute etzi eta igandera arte jai giroa gailenduko da Legazpiko erdigunean. Asko dira egitarauari ekarpenak egin dizkioten herriko elkarteak eta taldeak. Guztien artean, azpimarra egin ahal zaio aurtengoan Legazpiko Erraldoien Konpartsari eta ekarriko dituen bisitariei. Hain zuzen, lau konpartsa iritsiko dira Legazpira eta larunbatean erraldoi alardea egingo dute Legazpikoarekin batera goizean eta beste bat arratsaldean.
Añorgako eta Ordiziako erraldoiak (Gipuzkoa), Barakaldo-koak (Bizkaia) eta Borjakoak (Zaragoza) aterako dira Legazpiko kaleetara bertako erraldoi konpartsak osatutako taldearekin batera.