Enirio-Igaratzako pista proiektua «onartezina» dela esan du Naturkonek
Aldundia «tramiteak arintzeko ahaleginean» pista proiektua zatika egiten ari dela salatu dute. Txaboletara bideek artzaintzaren etorkizuna ez duela bermatuko esan duteAralarren, Enirio-Igaratzako txaboletarako pista proiektu berriaren eta horren ingu...
Aldundia «tramiteak arintzeko ahaleginean» pista proiektua zatika egiten ari dela salatu dute. Txaboletara bideek artzaintzaren etorkizuna ez duela bermatuko esan dute
Aralarren, Enirio-Igaratzako txaboletarako pista proiektu berriaren eta horren inguruan egindako ingurumen inpaktuko azterketaren aurkako balorazioa egin zuen atzo Naturkonek (Gipuzkoako natur eta ekologista elkarteak), Donostian, Koldo Mitxelena kulturgunean egindako agerraldian, eta «pista berri hori beharrezkoa ez» dela garbi utzi zuen.Orain gutxi, Ingurumen Fiskaltzak iaz egindako Intzentsao-Goroskintxu pistaren kasua Tolosako epaitegiaren esku utzi du, Eguzki eta Landarlan elkarteek «proiektuan lege urraketa zantzuak ikusita salaketa ipini os-tean». Enirio-Igaratza proiektu berriak «iaz eraikitako pistaren lege hausteei eutsi» egiten diela adierazi zuten Naturkonekoek atzoko agerraldian.
Aldundiak, «Aralarko bide azpiegituren plana egin beha- rrean, ia 20 kilometroko pista proiektua zatika baloratzen» ari dela salatu zuten talde ekologistako kideek. Hau da, «proiektuaren tramitazioa arintzeko asmoz, berez beharko lukeen banakako ebaluazioa ez egitea» leporatu dio Naturkonek foru aldundiari.
Horrez gain, pista berria eraiki nahi den ibilbidean, «mendi babesle izendatutako barrutiak dira nagusi», talde ekologistak azaldu duenez. Horietan, Aralarko legediak dioenez, «artzaintza mugatu beharko litzateke lurraren higadura arriskuagatik eta lurzorua mugitzea debekatuta dagoelako». Ez hori bakarrik, pista proiektua Aralarko legediaren aurka joateaz gain, «Europako legedira» ez dela egokitzen ere salatu zuen Naturkonek.
Mendi ibilaldirako gonbitea
Aldundia, lehenengo sektorearen aldeko apustuan, artzaintzaren etorkizuna bermatzeko asmoarekin egin du pista proiektua Aralarren. Naturkon ordea, ez dago batere ados ideia horrekin. Ez hori bakarrik, «artzainen irisgarritasuna hobetze aldera pistaren alternatiba soila aurkeztu izana onartezina» iruditzen zaie.
Azkenik, Enirio-Igaratzako txaboletarako bidearen aberastasuna ezagutzeko, urriaren 8rako, igandea, antolatu duten mendi ibilaldian parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.