Jubilatuen asterako ekintza ugari antolatu dituzte Legorretan
Orain dela bederatzi urte hasi ziren Legorretan jubilatuen astea antolatzen. Lehenengo urte hartan Legorreta inguruan ibilbidea egin zuten bakarrik. Jende askok parte hartu zuen eta hurrengo urtean ere antolatzea erabaki zuten. Pixkanaka, ekintza bakar...
Gaurko, Japoniako rakugoa saioa antolatu dute udal are-toan. Saioa euskaraz izango da eta 18:00etan hasiko da. Rakugoa Japonian ipuinak kontatzeko duten modalitate bat da. Ostiralean, berriz, 18:00etan, ibilaldi neurtua egingo dute.
Igandea, egun handia
Legorretako jubilatuen astearen barruan, igandea izango da egun handia. 12:00etan hildako guztiak gogoratuz meza egingo dute. Ondoren, mokadutxo bat jateko aukera egongo da. 14:00etan joko txapelketaren sari banaketa egingo dute eta jarraian omenduei eskaintza egingo zaie. 14:30ean bazkaria eta dantzaldia hasiko dira.