Ekologikoaren erakusleihoa
Eguraldia lagun, jendetza elkartu da Zeraingo 23. azokan. Larunbatera bitartean lau ekitaldi egingo dituzte Ordizian, Zerainen, Ataunen eta ItsasonIragarpena ona ez bazen ere, eguraldia lagun izan zuten igandean Zerainen, Nekazaritza Ekologikoaren 23. ...
Eguraldia lagun, jendetza elkartu da Zeraingo 23. azokan. Larunbatera bitartean lau ekitaldi egingo dituzte Ordizian, Zerainen, Ataunen eta Itsason
Iragarpena ona ez bazen ere, eguraldia lagun izan zuten igandean Zerainen, Nekazaritza Ekologikoaren 23. azokan. Jende ugari elkartu zen ekologikoaren erakusleihoa den azokan. 23 postuetako ekoizleak eta antolatzaileak gustura gelditu ziren emaitzarekin. Amaia Junquera Zeraingo Udaleko zinegotziak adierazi duenez, «denak pozik geratu gara». Zeraingo produktuen postuan jarritakoa ondo saldu zuten, eta «parrillan erretako arkume eta Lumagorri oilasko hego pintxo guztiak saldu ziren». Jaia girotzeko, ekitaldi osagarriak ere antolatu zituzten. Batetik, herritarrek muztioa egin zuten antzinako erara; bestetik, haurrentzat, landare eta gaileta tailerrak ere izan ziren.Hamabostaldi ekologikoa
Zeraingo azoka ekologikoarekin batera, Goierriko bizitza eta nekazaritza ekologikoaren hamabostaldia ere antolatzen dute Biolurrek, Zerain Dezagun Fundazioak eta Goierriko Baratzak. Larunbatera bitartean, lau ekitaldi izango dira.
Gaur, 19:00etan, Ordiziako Barrenan Goierriko Baratzaren Kontsumoa taldearen aurkezpena egingo dute. Bihar, berriz, Zerainen, 19:00etan kultur etxean, Clara Gutierrezek Nekazaritza kontzientea: lur bizia eta landare biodibertsitatea izurriteak eta gaitzak prebenitu eta sendatzeko gaia izango du hizpide. Gazteleraz da hitzaldia. Ostegunean, Ataungo zineman, 19:00etan, Abeltzaintza eta haragi ekologikoa Goierrin dokumentala aurkeztuko du Goieko elkarteak. Gai horrekin lotuta, larunbatean, Mandubi Zahar baserrira bisita egingo dute.