Lazkaok bat egingo du mugikortasun iraunkorrari Europan eskaini zaion astearekin, Goierriko beste zenbait herrik bezala. Elkarbanatzeak handiago egiten zaitu leloarekin, ibilgailua partekatzeko deia egingo du aurtengo asteak, ostiralera arte.Lazkaon, i...
Autorik gabeko eguna Lazkaon, 2015eko argazkian // Aimar Maiz
Lazkaok bat egingo du mugikortasun iraunkorrari Europan eskaini zaion astearekin, Goierriko beste zenbait herrik bezala.
Elkarbanatzeak handiago egiten zaitu leloarekin, ibilgailua partekatzeko deia egingo du aurtengo asteak, ostiralera arte.
Lazkaon, ikastolako haurrek bide segurtasuna landu dute, udaltzainen azalpenak entzunda eta gaiari buruzko erakusketa jarrita (kultur etxean, 16:30etik 19:00etara, ostiralera arte). Gaur, 17:00etan, patineteekin aterako dira haurrak plazara; eta bihar, ordu berean, bizikletekin gynkana eta jolasak egingo dituzte. Txirrindu martxa ere bihar izango da, 18:00etan, herrian barrena. Kaskoa eraman behar da.
Osteguna monozikloari eskainiko diote. Probatzeko aukera izango da, plazan, 17:00etan.
Ostirala, azkenik,
Autorik gabeko eguna izango da.
Oinezkoen metroa martxan jarriko dute egun horretan, ikastolara tal-dean oinez joateko.