Salaheddine leaburuarra eta Izaro Rubio ordiziarra irabazle Zaldibian krosean
Alexander Oiarbide ordiziarra sailkatu da bigarren. Nesken sailean, buruz buruko estuan gainditu du Rubiok Maitane Guerrero, 2 segundoz. Herri Lasterketan 76 korrikalari izan diraZaldibian larunbat eguerdian jokatu zen VII. Herri Lasterketa, zazpi kilo...
Alexander Oiarbide ordiziarra sailkatu da bigarren. Nesken sailean, buruz buruko estuan gainditu du Rubiok Maitane Guerrero, 2 segundoz. Herri Lasterketan 76 korrikalari izan dira
Zaldibian larunbat eguerdian jokatu zen VII. Herri Lasterketa, zazpi kilometroko ibilbidean. Leaburun bizi den Hmatou Salahedinne sahararrak irabazi du proba (23:16), Alexander Oiarbide 2015eko irabazlea eta iaz hirugarren izana bigarren lekura bidalita (23:41). Egun borobila izan zuen Salahedinnek; goizean Zaldibian irabazi, eta arratsaldean Berrobiko 15. Berrobira Herri Krosean txapeldun atera zen eta.Korrika-giro bikainarekin, 76 atletak bukatu zuten Herri Lasterketa —iaz 90ek—. Denbora errekorrik ez dute ondu. Emakumeetan, podiumeko lehen hirurek lehia oso parekatua izan zuten. Izaro Rubio ordiziarrak, bi segundogatik aurre hartu zion esprintean Maitane Guerrero hernaniarrari —2015ean garailea—, eta 16ra iritsi zen Maite Arraiza barakaldarra.
Beteranoetan, Imanol Oiarbide eta Izaro Rubio bera izan ziren onenak, biak ordiziarrak.