Gabiriako Udalak plazaratu du 2017-2018 kurtsorako ikastaroen eskaintza. Kirolari dagokionez, zumba eta yoga saioek jarraituko dute,iazko ordu eta egunetan: zumba ostegunetan (20:30-21:30), urritik aurrera; eta yoga astearte eta ostegunetan (19:00-20:3...
Euskararen aldeko kanpaina, Gabirian
Gabiriako Udalak plazaratu du 2017-2018 kurtsorako ikastaroen eskaintza. Kirolari dagokionez, zumba eta yoga saioek jarraituko dute,iazko ordu eta egunetan: zumba ostegunetan (20:30-21:30), urritik aurrera; eta yoga astearte eta ostegunetan (19:00-20:30), dagoeneko hasita. Izena eman daiteke, udaletxean (943 88 07 34), hilaren 28rako.
Beste bi mota ere jartzeko aukera zabaldu du: pilatesa, GAP gimnastika, eta entrenamendu funtzionala. Gutxienez zortzi lagun behar dira bakoitzean. Osatuko ez balira, Ezkioko edo Ormaitegiko taldeetara jo daiteke.
Izena hilaren 28rako da.
Euskara ikasteko aukera ere emango du udalak, herrian eta diruz lagunduta. Izena udale-txean eman behar da, 28rako.
Bestetik, kultura dinamizatzeko eta liburutegiaren ardura eramateko pertsona bat hartuko du udalak, urterako. Interesa duenak udaletxean jakinarazi behar du, hilaren 28a baino lehen.