Dendariei atxikitzeko
Lazkaon gaur hasiko da eranskailuen bidezko merkataritza kanpaina. 52 komertziok eta 27 tabernak parte hartuko dute. Urriaren 18ra arte iraungo du, eta lau zozketa egingo dituzteLazkaon, herriko merkataritza eta ostalaritza indartzeko udazkeneko sustap...
Lazkaon gaur hasiko da eranskailuen bidezko merkataritza kanpaina. 52 komertziok eta 27 tabernak parte hartuko dute. Urriaren 18ra arte iraungo du, eta lau zozketa egingo dituzte
Lazkaon, herriko merkataritza eta ostalaritza indartzeko udazkeneko sustapen kanpaina gaur hasiko da, Udazkenean aisiaz gozatu Lazkaon goiburupean. Urriaren 18ra arte, eranskailuen bildumak osatu ahalko dituzte bezeroek, iazko antzera. Zozketak eta sari banaketa izango dira.Lazkaon merkatari elkarteak eta Lazkaoko Udalak antolatu dute. Guztira, 79 establezimenduk parte hartuko dute: 52 komertzio eta 27 taberna edo jatetxe. Erosketak eta kontsumi- zioak horietan eginda, eranskailuak jasoko ditu bezeroak; kontsumizio bakoitzeko, pegatina bat. Txartel batean itsatsi, datuak idatzi, eta bilduma osatutakoan udaletxean kutxa batean sartu behar ditu.
Komertzioen kasuan, bost denda desberdinetako pegatinak bildu behar dira; horietatik bik Lazkaon elkarteko kide izan behar dute, gainera. Ostalaritzaren kasuan, zortzi taberna edo jatetxetakoak.
Astero zozketa bana
Kanpainan parte hartzen duten erosleak, lau zozketatan sariak eskuratzeko aukeran sartuko dira. Asteazkenero sariak zotz egingo dituzte, udaletxean.
Iazko sari berdinak jarri dituzte: Areria antzokiko zinema-sasoiko hiru bonu (irailaren 27an da zozketa), hiru liburu-irakurgailu (urriak 4), Barandiaran kiroldegirako urtebeteko hiru bazkidetza (urriak 11), eta hiru afari Lazkaoko jatetxeren batean, lau pertsonarentzat (18an).
Ekonomiari «bultzada»
Udalaren Etxebizitza eta Ekonomia Jarduerako zinegotzi Iñaki Estensorok erosketak herrian egitearen garrantzia nabarmendu du, aurkezpenean. «Merkataritzak ekonomiari bultzada ematen dio eta lanpostuak sortzen ditu». Herritarrak animatu ditu kanpainan parte hartzeko.