Urriaren 27an, 17:30ean, Igartza jauregian egingo du ikasturte berriko lehenengo solasaldia Irakurle Taldeak. Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro aukeratu dute irakurketarako eta dagoeneko udal liburutegian eskuratu daiteke.Hilean behin elkartuko da Irak...
Urriaren 27an, 17:30ean, Igartza jauregian egingo du ikasturte berriko lehenengo solasaldia Irakurle Taldeak. Ramon Saizarbitoriaren
Ehun metro aukeratu dute irakurketarako eta dagoeneko udal liburutegian eskuratu daiteke.
Hilean behin elkartuko da Irakurle Taldea, irakurgai izandako liburuaren inguruan solasean aritzera, Irati Goikoetxeak gidatuta. Euskal literaturako hamar liburu irakurri zituen taldeak iaz eta aurten ere asmo bera dute; besteak beste, Xabier Mendigurenen
Alsina irakurriko dute. Era berean, herriko eragile, elkarte eta ikastetxeekin elkarlanean jarraitzeko asmoa dute. Irakurle Taldea irekia da.
EHUN METRO
· Egilea: Ramon Saizarbitoria
· Urtea: 1976
· Argitaletxea: Kriselu
· Saila: Narratiba
· Generoa: Eleberria
· Filmea: 1985ean, eleberria zinemara eraman zuen Alfonso Ungria zuzendariak.