Alzheimerraren Mundu Egunean hitzaldia eta elkartasunerako unea
Irailaren 21a, Alzheimerraren Munduko Eguna ospatzen da, Osasunaren Munduko Erakundeak eta Nazioarteko Alzheimer Federazioak aukeratutako datan. Egun hori ospatzeko Afagik (alzheimerra edo beste dementzia dutenen senitartekoen, lagunen eta pertsonen G...
Aurtengo Elkartasun Eguna Beasainen ospatuko dute larunbatean. 12:00etan ongi etorri ekitaldia egingo da plazan Gurea abesbatzaren partaidetzarekin eta 14:00etan, bazkaria egingo dute Gernika pasealekuan.
2025. urterako 16.000 pertsona inguru izan daitezke alzheimerdunak Gipuzkoan, eta ondorioz 64.000 familia inguru, ondorioak jasango dituztenak.
Gaur hitzaldia Aranealden
Bestetik, gaur, 18:30ean, Aranealden, Dementziekin Elkarbizi hitzaldia eskainiko dute Koldo Aulestiak Afagiko presidenteak eta Naroa Diazek Afagiko gizarte langileak. Diaz da Goierrin sendiartekoei arreta ematen dien Afagiko profesionala. Astelehenetan, Ordiziako Foru kaleko 1. zenbakian egoten da; aurretik hitzordua eskatu behar da.