Euskara esku-eskura
Beasaingo Udal Euskaltegiak webgune berria jarri du martxan. Euskaltegiaren zerbitzuan eta komunikazioan aurrerapausoa eman nahi dute. Urriaren 2an hasiko du ikasturte berriaIkasturte berriarekin batera, webgune berria martxan jarri du Beasaingo Udal E...
Beasaingo Udal Euskaltegiak webgune berria jarri du martxan. Euskaltegiaren zerbitzuan eta komunikazioan aurrerapausoa eman nahi dute. Urriaren 2an hasiko du ikasturte berria
Ikasturte berriarekin batera, webgune berria martxan jarri du Beasaingo Udal Euskaltegiak. Udalaren www.beasain.eus/euskaltegia webgunean egongo da txertatuta, baina Aitor Aldasoro alkateak eta hizkuntza politika saileko buruak aurkezpenean adierazi zuenez, bere egitura propioa izango du: «Egungo komunikazio beharrei egokitzeko horrelako ataria ezinbestekoa da jendearengandik gertu egoteko, esku-eskura».Udal Euskaltegiaren berri edonon eta edonoiz izateko aukera izango da. Honela, «herritarrengandik eta batez ere ikasleengandik gertuago» egon nahi du Udal Euskaltegiak webgune berriarekin. Mari Paz Martin zuzendariaren esanetan, zerbitzuei, maila desberdinei, azterketei eta diru laguntzei buruzko informazioa eskaintzen ditu. Horietaz gain, «zalantzak argitzeko txokoa eta sarrera probak on line egiteko aukera ere baditu». Webguneak hainbat gestio etxetik egiteko aukera ere ematen du; besteak beste aurrematrikula, ziurtagirien eskaera eta erreklamazioak egiteko aukera.
Ikaslearen txokoa ere badu, «hor Moodle plataformarekiko lotura eta autoikaskuntzarako sarbidea daude». Sare sozialetan ere lekua izango du Udal Euskaltegiak; webgunean Facebook, Twitter eta You Tuberako sarbidea ere baitu.