Denboraldiaren atarikoak lau film hartuko ditu gaurtik igandera. Urriaren 6tik aurrera ekingo diote zikloari. Ordutegi aldaketa inkestaren emaitza da
Legazpiko Zineklubak denboraldi berriari ekingo dio gaur. Aurrekoetan bezala, lau film emango dituzte zikloaren atariko gisa. Emanaldiak gaur hasi, eta igandera bitartean izango dira Latxartegi aretoan, 21:30ean. Ordutegia da, hain zuzen, denboraldiak dakarren berritasun han- diena. Aurreratu egin dute aurreko zikloekin alderatuta eta emanaldiak 21:30ean izango dira.
Javier Arrieta zineklubeko arduradunak adierazi duenez, «legazpiarrei egindako inkestan jasotako emaitzen ondoren, ordutegia aurreratzea erabaki dugu. Hala ere, ez da behin betiko erabakia, abendura arte frogatuko dugu eta ondoren erabakiko dugu». Inkestaren emaitzak Latxartegin jarrita daude.
Urrian emango dituzten filmak zeintzuk izango diren badakite. Urriaren 6an Aki Kaurismaki zuzendari finlandiarraren
Itxaropenaren beste aldea pelikula emango dute. Arrietak azpimarratu duenez, «urteko film onena dela esan dute nazioarteko kritikariek».
Moriarti ekoizpen etxeak ondutako
Handia filma ere emateko asmoa dutela aurreratu du Arrietak. Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendu dute eta Ezkion nahiz Zerainen irudiak hartu zituzten. Oraindik zehaztu ezin dituen bestelako «sorpresak» ere izango direla aurreratu du Arrietak.
KARTELEGIA
Gaur, osteguna
· Filma: Logela (Room).
· Zuzendaria: Lenny Abrahamson. Irlanda eta Kanada, 2015.
· Latxartegi aretoan, 21:30ean.
Bihar, ostirala
· Filma: Bi ozeanoen arteko argia. (The light between Oceans).
· Zuzendaria: Derek Cianfrance. Amerikako Estatu Batuak, 2016.
· Latxartegi aretoan, 21:30ean.
Etzi, larunbata
· Filma: Etorkizuna (L’ Avenir).
· Zuzendaria: Mia Hansen Love. Frantzia eta Alemania, 2016.
· Latxartegi aretoan, 21:30ean.
Igandea
· Filma: Jackie.
· Zuzendaria: Pablo Larrain. Txile eta Estatu Batuak, 2016.
· Latxartegi aretoan, 21:30ean.