Zeberio eta Terradillos gidari, sagardoaz saioa Aizkoaten etzi
Aizkoate elkarteak sagardo dastaketa komentatua antolatu du, larunbaterako, Ataunen. Urbitarte sagardotegiko Demetrio Terradillos ekoizleak eta Mikel Zeberio gastronomoak emango dituzte azalpenak. Etzi, 18:00etan hasiko da dastaketa, Aizkoate soziedade...
Ataungo eta handik kanpoko sagardoak dastatuko dituzte parte-hartzaileek. Terradillosek, Urbitarten egiten dituzten lau sagardo motak eramango ditu; Zeberiok, beste eremu batzuetako gehiago.
Ezaugarriak eta prozesua
Sagardoa edateaz gain, edari horren ezaugarriak, egiteko prozesuak eta kontsumoaz argibideak emango dituzte.
«Sagardo zale guztiei animatzeko deia egiten diegu, arratsalde ederra pasatzeko aukera izango baitute», aurreratu dute Aizkoate kultur elkartekoek.