Gaztetxeko konpainian danbor jotzaileak behar dituzte urriaren 7rako
Urriaren 7an Legazpiko Musika Bandaren 150. urteurrenaren harira kontzertua egingo dute bandak eta Donostiako Or- feoiak. Kontzertua Bikuña kiroldegian izango da. Gaztetxean kontzerturako danborra jotzeko konpainia bat osatu nahi dute eta izena sare ...
Izena emateko azken egunak dira eta interesa duten boluntarioek lehenbailehen izena eman dezatela eskatu dute.
Donostiako Orfeoiaren eta Legazpiko Musika Bandaren kontzerturako sarrerak datorren astelehenean, hilak 25, salgai jarriko dira. Sarrerak Bikuña kirol- degian eta Musikal Legazpi dendan erosi ahalko dira.
Aurrez merkeago
Prezioa aurrez 8 eurokoa da helduentzat eta adin txikikoentzat 5 eurokoa. Kontzertuaren egu-nean bertan sarrerak 10 eurotan salduko dituzte Bikuñako leihatilan.