Hurrengo astean esango diote agur atez atekoari Legorretan
Hondakinen bilketa sistema berrira egokitzen ari dira Legorretan. Auzoetako txanda izan zen lehenik eta hurrengo astean herrigunearen txanda izango da. Aste honetan, Sasieta Mankomunitateko langileek edukiontziak jarriko dituzten eremuak egokitu dituzt...
Udalak ostegunerako edukiontzi guztiak jarrita egongo direla aurreikusten du. Dena den, edukiontziak jarri ahala, erabiltzen hasi ahalko direla ere baieztatu du.
Aldaketarekin «pozik»
Legorretako alkatea, Zelai Amenabarro, pozik dago aldaketarekin. Iraila hasieran jarri zituzten edukiontziak auzoetan eta da-goeneko «emaitzak nabariak» direla azaldu du. Orain arte Berostegi eta geltokia, arazo gune izan dira eta edukiontziak jarri direnetik, «garbi-garbi» daudela nabarmendu du.
Bestalde, Legorretako EAJk «herritarrek zabor birziklapenaren aldeko urratsak ematen jarrai dezaten» eskatu du.
Txartelaren erabilera
Organikoaren poltsak jasotzeko, txartela erabili beharko da. Txartel berarekin ireki ahal izango dira organikoaren edukiontzia eta errefusarena (astean behin). Pixoihalak edukiontzi berezi batean bilduko dituzte eta hori erabili nahi duenak, txartela udaletxera eraman beharko du, aktibatu ahal izateko.