Hondakinen bilketa sistema berrira egokitzen ari dira Legorretan. Auzoetako txanda izan zen lehenik eta hurrengo astean herrigunearen txanda izango da. Aste honetan, Sasieta Mankomunitateko langileek edukiontziak jarriko dituzten eremuak egokitu dituzt...
EH Bilduk eta EAJk duela urtebete lortu zuten hondakin bilketa sistemaren inguruko akordioa.
Hondakinen bilketa sistema berrira egokitzen ari dira Legorretan. Auzoetako txanda izan zen lehenik eta hurrengo astean herrigunearen txanda izango da. Aste honetan, Sasieta Mankomunitateko langileek edukiontziak jarriko dituzten eremuak egokitu dituzte. Hurrengo asteartean, berriz, atez ateko sistema kentzen hasiko dira eta edukiontziak ipiniko dituzte, herriguneko zazpi puntu desberdinetan.
Udalak ostegunerako edukiontzi guztiak jarrita egongo direla aurreikusten du. Dena den, edukiontziak jarri ahala, erabiltzen hasi ahalko direla ere baieztatu du.
Aldaketarekin «pozik»
Legorretako alkatea, Zelai Amenabarro, pozik dago aldaketarekin. Iraila hasieran jarri zituzten edukiontziak auzoetan eta da-goeneko «emaitzak nabariak» direla azaldu du. Orain arte Berostegi eta geltokia, arazo gune izan dira eta edukiontziak jarri direnetik, «garbi-garbi» daudela nabarmendu du.
Txartelaren erabilera
Organikoaren poltsak jasotzeko, txartela erabili beharko da. Txartel berarekin ireki ahal izango dira organikoaren edukiontzia eta errefusarena (astean behin). Pixoihalak edukiontzi berezi batean bilduko dituzte eta hori erabili nahi duenak, txartela udaletxera eraman beharko du, aktibatu ahal izateko.
EAJk herritarrak zoriondu ditu aldaketagatik
Martxoan herri galdeketa egin zuten.
Hondakinen bilketa sisteman izango den aldaketaren harira, Legorretako EAJk dio aldaketa lortzea ez dela «batere erraza» izan, «ezker abertzalearen erresistentziarekin borrokatu» behar izan dutelako. Azkenean, udaleko bi alderdien artean adostasunera iristea lortu zutela eta «herritarren ahotsa entzuteko bozketa» egin ahal izan zela gogorarazi dute.
Une honetara iritsi arteko bidea «luzea eta malkartsua» izan dela gogorarazi dute. Hala, atez ateko sistema jartzearen aurka sinatu zuten «555 herritarren nahiari bizkar» eman zitzaiola uste dute; baina azkenean «555 herritarren horien nahia» izan da gaia berriro mahai gainean jarri eta aldaketa lortu duena, EAJren arabera.
Hori dela eta, «Legorretako herria zoriondu» nahi izan dute, «borroka baketsuaren bitartez» sistema aldatzea lortu dutelako. Hemendik aurrera, «zabor birziklapenaren aldeko urratsak» ematen jarraitzeko deia egin diete herritarrei.