Igartza Musikak Khami taldearen kontzertua hartuko du igandean
Goi mailako sei euskal musikariren proiektua da Khami taldea. Kike Arza kontrabaxuan, Iñaki Salvador pianoan, Iraide Ansorena eta Carlos Sagi perkusioan, Garikoitz Mendizabal txistuarekin eta Luis Gimenez gitarrarekin ariko dira igandean, 19:00etan, I...
Goi mailako sei euskal musikariren proiektua da Khami taldea. Kike Arza kontrabaxuan, Iñaki Salvador pianoan, Iraide Ansorena eta Carlos Sagi perkusioan, Garikoitz Mendizabal txistuarekin eta Luis Gimenez gitarrarekin ariko dira igandean, 19:00etan, Igartzako jauregian.
Esperientzia musikal oso berezia da Khami. «Askatasun handiz aztertzen ditu euskal kulturaren sustrai sakonenak eta benetakoenak, beste lurraldeetako folklorearekin alderatu eta nahastuz». Helburu horiek lortzeko, Carlos Sagi moldatzaile eta konpositorea da buru eta bere ardura izan da sei lan original eta hiru Euskal Herriko kanta konposatu, ekoitzi eta zuzentzea. Bazzque World Sounds deituriko diskoa da horren erakusleihoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.